Failte - Ongietorria bidaiari guztiei!
Badirudi patuak geure etxe birtualera eraman zaituela! hain zuzen ere, PaddyWagon Tour-en etxera, mundu osoan zehar ospetsuak!
Ni duela aste batzuk hasi nintzen beraiekin lan egiten, eta dagoeneko maitemindu naiz beren irla esmeraldarekin, beren irlandar poeta gudariekin, eta beren autobus berdeekin, zeinekin Irlanda osoan zehar etengabe ibiltzen diren, beste edozein autobus edo tren linea erregularrek galtzen dituen zokoetara helduz.
Zer eskaintzen dugu?
Gustu guztientzarako tour-ak ditugu, egun batetik 10 egunetara, Irlandaren hegoaldea, iparraldea edo Irlanda osoa bisitatuz (bakoitzaren interesen arabera). Adin taldea 18-40 urte artean dago, baina edozein adineko pertsonek tour-etan parte hartzeko aukera daukate, ez dago inolako diskriminaziorik adinaren, arrazaren, jaiolekuaren edo ideia politiko edo erlijiosoengatik!
Bidaiariei buruz, australiarrak, amerikarrak eta britainiarrak zein italiarrak, alemaniarrak, frantsezak,... hartzen ditugu. Hau da, pixka bat leku bakoitzetik! Arrazoi horregatik, ez kezkatu ingelesa ondo menperatzen ez baduzu, hemen jende guztiak lagundu egiten du bidaiari guztiek ikusten ari direna uler dezaketen, gidariak kontatzen ari dena itzuliz, astiroago hitzeginez, edo bizkarra apurtzen keinuak eginez!
Zergatik da aukerarik onena?
Irlandan bisita bat egitea hausnartzen ari bazarete, eskaintzen den edozein tour gomendatzen dizuet, arrazoi askorengatik: diru piloa aurreztuko duzue autobus, tren, ostatu, gosari eta sarreratan (guzti hau prezioaren barne dago!), eta ez duzue denborarik galduko bidai artean, geure autobusak hiri batetik bestera eramango zaituzte egunero, zoko aipagarrienetan geldituz bidaian zehar, Irlanda osoa ikus dezazuen trena itxaron behar gabe, ezta madarikatu behar gabe Erraldoien Galtzadara joateko egunean bi autobus baino ez daudela jakitean! Jakina, kotxe bat alokatu dezakezue, egunean 50 libera ordaintzeko prest bazaudete, baina zenbat istorio irlandar eta zenbat dibertsio galduko duzute PaddyWagonekin ez bidaiatzean?
Honez gainera, ez zarete inoiz 5 orduko tren bidai batean aurkitu, asperturik zeuen lagunak lotan daudelako eta mp3-ean daukazuten musika 100 aldiz baino gehiago entzun duzutelako? Horretarako prestatu ditugu PaddyWagon bidaiak! Geure %100 irlandar gidariek milaka istorio kontatuko dizkizuete bidaian zehar, katoliko eta protestanteen banaketa nola gertatu zen edo Irlandako Errepublika nola sortu zen bezala, eta baita ere beste bidai batzutan gertatutako bitxikeria asko, abesti irlandarrak ahaztu gabe, bidaietan guztiok batera ikasten eta abesten ditugunak!
PaddyWagon tour-ak zuentzako kalitate eta erosotasun handiena eskaintzeko diseinaturik daude. "Black Taxi" tour-ak Belfasten, adibidez, mural protestante eta katolikoak taxi baten erosotasun guztiarekin ikusteko aukera ematen dizu, gidariak hauen esanahia azaltzen dizuen bitartean. Derryn, herriko harresien inguruan tour gidatu bat egiteko aukera dago, eta Dublinen, Guinness garagardo fabrikari bisita bat egitea inposatzen da, doainik izango duzuen Guinness-a goikaldean dagoen "Gravity" tabernan (non Dublin osoa ikus daiteke beren 360º leioengandik) dastatzeko baino ez bada. Guzti hau, Killarney-ko parke nazionalan zehar egin daitezkeen zaldi ibilaldiak ahaztu gabe, bisita eta sarrera guztiekin batera, prezioaren barne daude, gastatu beharreko dirua jaitsiz.
Ostatua - Irlandar Gazteluak!
Irlanda erakutsi ostean, eta Dublin, Belfast, Derry edo Cork-ren kaleetan zehar ibili ondoren, gidariek "Paddy´s Palace" batera eramango zaituzte, kompainia barnean sortutako ostatu katea. Honen abantaila, diru piloa aurreztuko duzu eta lagun honak egingo dituzu zurekin bidaiatzen ari diren pertsonen artean (nork daki, beharbada Australian edo Grezian oporrak doan pasatzeko aukera emago dizue!). Honez gain, ostatuen atzekaldean barbakoak eta irlandar musika etengabeak dira, eta edozein laguntza behar baduzu, zeuen pertsonal gidari miresgarria daukazue (Celtic Warrior Poets deituak ere), etxean utzi duzuten ama bezala zainduko zaituena!
Beraz, maletak egiten hasi eta Irlanda ikustera etorri herrialdea hobeto ezagutzen duten pertsonen eskutik! Merezi du, eta hemen esaten duten bezala:
Utzi ezazue irlandarrak Irlanda erakustea!
June.
P.D. Edozein galdera badaukazu, bidali email bat helbide honetara: steve@paddywagontours.com